XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera hau jasakaitz egin zaio eta garraisia egin nahi luke, baina hobeto pentsa ondoren erabakia hartu du: NIK PATXIK 1974. URTE HONETAN HOGEI TA SEI URTEKO GAZTE BAT NAIZELARIK, AZPILEKO 1914. URTEKO MAISU IZATEA ERABAKI DUT.

Hego haizea. Egun garbi horietako bat zen. Ilunabarra.

Goian, hodeiak, zuri eta zuristak, gorri eta gorristak, hori eta horistak, kolore guztiak nahasten ziren ihauteri bizi batetan.

Ordulariak zentzurik ez duen egun horietako bat zen.

Betikotasunean murgildurik, nork ez du hartzen kolore bakoitza, egun hauetako batetan, bihotzeko sentimendu desberdinen izpilu bezala?

Eta nork ez du sentitzen gizon eta izadiaren elkar arteko batasuna? Eta nork...?

- Joanma, hau ilunabarra! esan zidan Patxik soil-soilik.

Ez nuen ezer erantzun. Pausa bat.

Gero berriro eraso zidan: - Hego haize egun hauek zoragarri dituk.

Egia duk hego haizeak haseran gorputza piska bat moteltzen duela, baina gero ohitzen haizenean... Begira zer nolako margo... - eta haren begiek, banan banan, zeruko kolore guztiak irensten zituzten.